Etorri zaitez Erriberriko Errege Jauregia
Ibilbideak, paisaiak, topaguneak…
Bizi ezazu historia lehenengo pertsonan

Ongi etorri Erriberriko Errege Jauregiko gune ofizialera
Nafarroako Erdialdeko Zona ezagutu nahi duzu?

Etorri zaitez gurekin ezagutzera!

Mahastiak, olibondo eta zereal zelaiak, arteak eta haritzak. Jauregiak, gotorlekuak, elizak, monasterioak eta aztarnategi arkeologikoak. Eta Donejakue bidea, lurraldea ekialdetik mendebaldera zeharkatuz.

Etorri Nafarroako Erdialdeko Zona ezagutzera eta gozatu zure eskura jartzen ditugun esperientziez historia lehen pertsonan bizi dezazun.

Gure bisitarien iritzia

"Oso leku xarmagarria"

Bisita zure kontura egitea oso ondo dago, patxadaz denbora baituzu dorre guztiak bisitatzeko, gela bakoitzaren deskribapenak mapa gidarian irakurtzen dituzun bitartean. Bisita gidatu bikaina jauregiari buruzko historiaren xehetasun interesgarriak ezagutzeko. Zaila da aukeratzea, beraz, ahal baduzu errepikatu urte batzuen buruan guk egin dugun bezala eta ezagutu leku magiko baten bi bertsioak. Ez galdu jauregiaren zaharberritzeari buruzko erakusketa Omenaldiaren dorrean.


⭐⭐⭐⭐⭐

"Bisitatzeko leku paregabea..."

Bisitatzeko leku ezin hobea... bisita zabala egiteko, dorre guztietara igotzeko eta ikuspegi ikusgarriez gozatzeko aukerarekin. Oso ondo lortutako berreraikuntza. Fantasia eta irudimena aske uzteko lekua.

⭐⭐⭐⭐⭐

"Harrigarria! Ikusgarria besterik ez"

Erriberriko Erdi Aroko azoka izanik, bisitatzera joan ginen, azoka zoragarria zen, oso ondo antolatua eta apaindua. Ez zaie xehetasunik falta izan. Erdi Aroan zeundela zirudien. Gazteluaren magalean berdegune bat dago jateko mahaiekin, eta inguruan hainbat aparkaleku daude, egokiak eta doakoak.

Esperientzia asko gustatu zaigu eta itzultzeko gogo handia dugu.


⭐⭐⭐⭐⭐

HEZKUNTZA PROGRAMA- Egin zure erreserba!

Andelos, Arellano eta Radako aztarnategiak eta Erriberriko Errege Jauregia Nafarroako Erresumako bitxi handiak dira. Egin ezazu ondare hori baliabide didaktikorik onena, zure ikasleek gure historia ikas eta goza dezaten.

Erriberriko Errege Jauregia- Hezkuntza Programa
Historia lehen pertsonan bizitzeko esperientziak

Ardo-dastatzeak, bisitak, askotariko ibilbideak... Ezagutu itzazu gure proposamenak Erriberriko Jauregiko eta Nafarroako Erdialdeko esentzian murgiltzeko eta barnetik bizitzeko.

Bisitatu Errege Jauregia - Erriberriko Gaztelua - Esperientziak

Zer egin Riberrin eta inguruan

Kudeaketa enpresa:
Magma Cultura
 
Gobierno de Navarra
 
Navarra