ErriVRri ez da bisita soila, bizipen oso bat da.
Iragana eta oraina elkartzen dituen esperientzia berritzailea da, emozioaren, teknologiaren eta ezagutzaren bidez. Jauregiaren 3D eskaneatze baten oinarrian sortu da 360º-ko ingurune birtual bat, altzarien eta apaingarrien berreraikuntza digitalak eta aktoreekin grabatutako eguneroko bizitzako une laburrak uztartzen dituena — guztiak zehaztasun historikoarekin garatuak.
Esperientzia emozional eta sentsorial bat, XV. mendeko Nafarroako gortearen bihotzean “egoteko” aukera ematen duena.
Zer biltzen du esperientziak?
✔️Oliteko Errege Jauregiaren ibilbide osoa: dorreak, gelak, patioak eta historiaz beteriko txokoak.
✔️ErriVRri-n murgiltzea: errealitate birtualeko esperientzia bat (11 minutu ingurukoa) XV. mendera eramaten zaituena.
Bisita osoaren iraupen estimatua: 1 ordu eta 15 minututik 1 ordu eta 30 minutura, zure erritmoaren arabera.
6 urtetik gorako publiko guztientzat egokia.
Gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez eskuragarri.
Ordutegiak: esperientzia jauregiaren irekiera-ordutegian zehar dago erabilgarri.
Abendua eta urtarrila: astelehena – igandea — 09:30etik 17:30era
Otsaila eta martxoa: astelehena – igandea — 10:00etatik 18:00etara
Apirila, maiatza, ekaina eta iraila:
Astelehenetik ostegunera eta igandeetan — 10:00etatik 19:00etara
Ostiral eta larunbatetan — 10:00etatik 20:00etara
Uztaila eta abuztua: astelehena – igandea — 09:00etatik 20:00etara
Urria eta azaroa: astelehena – igandea — 10:00etatik 18:00etara
Aste Santua: egunero — 10:00etatik 20:00etara
Azken sarrera: itxiera baino 30 minutu lehenago.
Itxita:
Urtarrilaren 1a eta 6a, Abenduaren 25a
Tarifak
10,40 € Publiko orokorra
8,50 € 65 urtetik gorakoak, 6 eta 13 urte bitarteko haurrak* eta Gazte Txartelaren titularrak
6,00 € Desgaitasuna duten pertsonak
*13 urtetik beherakoek: gutxienez heldu batek lagunduta etorri behar dute eta heldu baten sarrera erosi behar da.
Irisgarritasuna
Jauregia zati batean irisgarria da mugikortasun urriko pertsonentzat. Beheko eta lehen solairuen artean igogailua dago, baina kontserbazio eta segurtasun arrazoiengatik, silletak edo haurtxoentzako aulkiak ez dira onartzen.